Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a. Indesa 2010 gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak enpleguari eustea lortu du, baita bere langile-kopurua ” % 2 inguru” haztea ere 2020an, “covid-19ak eragindako pandemiak erabat markatutako ekitaldi batean”. 918 langile ditu, eta horietatik % 91k (838) desgaitasunen bat dute.
Hala adierazi du Emilio SolaGizarte Politiketako foru diputatuak, Araban desgaitasuna duten pertsonei enplegu-aukerak ematen dizkien sozietate publiko horren 2020ko ekitaldiko balantzearen laburpen gisa.
Emilio Sola
Ezintasunen bat duten pertsonentzako lan-aukerak handitzen jarraitzen du Araban, dagoeneko langileen % 91 osatzen baitute. Emilio Sola foru diputatuak nabarmendu duenez, “plantillaren heren bat inguruk funtsezko sektoreetan garatzen du bere jarduera, eta aurrez aurre aritu zen lanean konfinamendu garaian”.