Sukaldaritza

Kudeaketa profesionala, tradizio gastronomikoa eta elikadura osasungarria
Taldeentzako catering zerbitzua eskaintzen dugu duela 30 urte baino gehiagotik, zuen beharrizanetara egokien egokitzen diren menuak zuen mahaietara helarazteko.
Egunero 1.000 menutik gora zerbitzatzen ditugu Arabako laguntza zentroen sarean, eta pertsona nagusi eta ezinduek osatzen dute gure publiko nagusia.
Cocina
Cocina
Cocina
Lana ezin hobeto betetzen duten profesionalak eta aurrerapen teknologiko guztiak dituzten instalazioak ditugu, zeinek osasun eta elikadura kalitate goreneko zerbitzua bermatu eta zaporea bikain zaintzen baitituzte.

SUKALDE PROPIOA ETA KANPOKO SUKALDEEN KUDEAKETA

Gure menuak Betoñuko gure sukaldeko instalazioetatik abiatuz banatzen ditugu. Horrez gain, kanpoko sukaldeak ere erabat kudeatzen ditugu, bezeroen instalazioetan: adinekoen egoitzak, aterpetxeak…

TRADIZIO GASTRONOMIKOA

Tokiko kultura gastronomikoa bultzatzen dugu, errezeta tradizionalak erabiliz.

OSASUNA ZAINTZEA ELIKADURAREN BIDEZ

Elikadura orekatua eta osasungarria sustatzen dugu, menuak diseinatzerakoan talde bakoitzak behar dituen elikadura gomendioak txertatuz.

LEHENGAIA BESTE EZEREN AURRETIK

Lehengaiak primerakoak dira, gertukoak, sasoikoak; tokiko produktu naturalak lehenesten ditugu, eta, bidenabar, baita gure entitateko Lorezaintza eta Baratzezaintza Ataleko instalazioetan bertan landutako lehengaiak ere.

Sukalde zerbitzua

– Gosaria, bazkaria, askaria eta afaria eskaintzeko zerbitzua.
– Menu berezien eta dieten zerbitzua.
– Banakako anoak edo ano anitzeko platerak.
– Jantoki zerbitzua, garbiketa, baxera eta tresnak garbitzea.
– Nutrizio aholkularitzako zerbitzuak.
Cocina
Imagen fondo
Cocina
Nahi al duzu zure sukalde zerbitzuaz arduratzea?