Paketatzeko irtenbideak garatzen ditugu, diseinutik hasi eta fabrikaziora arte.
Paketatzeko aukeretan espezializatuta egonik, kasuan kasuko produktu/zerbitzura ongien egokitutako teknologia aukera aplikatzen dugu, eta produktua bereizgarri bihurtzen duten irtenbideen aukera zabala eskaintzen dugu, paketatzearen eta marketin tresnen bitartez. Blister (goi frekuentzia eta termozigilatzea), flow-pack, erretraktil, skin… sorta zabala egiten dugu.
Era berean, jarduera osagarriak egiten ditugu, hala nola erakustokiak, kutxatilak, sortak eta kalitate kontrola.