INDESA 2010 EHLABEKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE IZANGO DA

EHLABE irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea da, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duena.

2021eko ekainetik INDESA 2010, EHLABEren erakunde sortzailea, Zuzendaritza Batzordeko kide izatera pasa da.

Batzordekide gisa, joan den irailaren 15ean, lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuarekin, Enplegu eta Gizarteratze sailburuordearekin eta Lanbideko zuzendariarekin izandako bileran parte hartu zuen.

Bisita horretan Enplegu Zentro Berezien egoera eta 2022rako lehentasunak aztertu ziren.