Pribatutasun politika
Hasiera » Pribatutasun politika
Pribatutasuna babesteko eta tratatzen ditugun datu pertsonalak zuzen erabiltzeko konpromisoa dugu. Politika honek deskribatzen du nola trata ditzakegun datu horiek eta erabiltzaileek beren datu pertsonalen gainean zein eskubide dituzten web orri honetan eta, halakorik bada, azpidomeinuetan.
Has gaitezen jurisdikziotik eta eskumenetik.
Baldintza hauen interpretazioari buruzko edo web orrialde honetako zerbitzuekin lotutako edozein alderdiri buruzko gatazkaren edo eztabaidaren bat izanez gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia aplikatuko dira, eta auzitegi eskudunak Gasteizkoak izango dira.
Gogoratu baimena ematen diguzula.
Mesedez, gure zerbitzuetako edozeinetan sartu edo horietako bat erabili aurretik edo zure datu pertsonalak gure esku utzi aurretik, irakurri arretaz politika hau eta ziurta ezazu ulertzen duzula eta ados zaudela. Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili web orri hau edo bertako zerbitzuak eta ez eman zure daturik. Web orri honetara sartzea, bertako edozein zerbitzu erabiltzea edo zure datuak ematea baieste ekintza argiak dira, eta, horien bidez, zure datuak ondoren adierazten diren helburuetarako tratatzeko baimena ematen diguzu.
Nor da zure datu pertsonalak tratatzearen arduraduna?
Hona hemen gure datuak:
Indesa 2010 SL – B01144310
Alaba Jeneralaren kalea 10, 5. solairua
01005 Vitoria-Gasteiz
indesa2010sl@araba.eus
Alaba Jeneralaren kalea 10, 5. solairua
01005 Vitoria-Gasteiz
indesa2010sl@araba.eus
Datuak babesteko ordezkaria
Ignacio Uribarri Lamas
Alaba Jeneralaren kalea 10, 5. solairua
01005 Vitoria-Gasteiz
dpd-indesa2010sl@araba.eus
945 233 653
Alaba Jeneralaren kalea 10, 5. solairua
01005 Vitoria-Gasteiz
dpd-indesa2010sl@araba.eus
945 233 653
Nola lortzen ditugu zure datuak?
Bezeroa bazara, lineaz kanpo eman dizkiguzu gure zerbitzuak eskatzean, zurekin kontratu harremana izateko.
Datuak web orri honen bitartez eman badizkiguzu, informazioa bildu dugu, esaterako, orrialdera sartu zarenean, inprimakiak zure datu pertsonalekin bete dituzunean, informazioa edo edukiak kargatu dituzunean edo gurekin zuzenean harremanetan jarri zarenean.
Erabilera horiek eta horiekin lotutako informazioa tratatu eta erregistratu ditzakegu, bai modu independentean, bai hirugarrenen zerbitzuen laguntzarekin, baita “cookie-ak” eta bestelako jarraipen teknologiak erabiliz ere (Nahi izanez gero, hainbat nabigatzaileren cookien konfigurazioari buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen sakatuta).
Zure datu pertsonalak borondatez sartzen dituzunean, informazio hori emateko gaituta zaudela ziurtatzen duzu, eta informazioa egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, eta ez duela kontratu mugarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen.
Zure datuak zuzen eta eguneratuta izaten ez badituzu, Indesa 2010 SLk ez du inolako erantzukizunik izango.
Kontuz hirugarrenen datuekin.
Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzu datu pertsonalak argitaratu edo komunikatzean. Gogoan izan, erabiltzaile zaren aldetik, zure datu pertsonalak bakarrik tratatzea onar dezakezula, baina ez hirugarrenenak, eta hirugarrenen datuak komunikatzea datu pertsonalak lagatzea dela.
Hirugarrenen datu pertsonalak emanez gero, zure erantzukizuna da datu horiek erabiltzeko eta guri jakinarazteko aldez aurretik berariazko baimena izatea, eta zure ardura da datuak gure fitxategietan sartu ditugula jakinaraztea.
irugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratuz gero, datuak babesteko araudia urratzeaz gain, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudirako eskubidea ere urra daiteke. Eskubide horren babesa arautzen du Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak.
Zertarako tratatzen ditugu datuak?
Hainbat helburutarako trata ditzakegu, adibidez:
- Oraingo bezeroa edo bezero potentziala bazara, zure enkargua kudeatzeko: Zurekin harremana eta komunikazioa izateko, kontratu edota merkataritza harremana kudeatzeko, saldu ondoko eta berme aldiko zerbitzuak barne, bai eta eskatutako zerbitzuak edota produktuak kudeatzeko eta fakturatzeko ere. Gure webguneko erabiltzailea besterik ez bazara, eta oraindik bezeroa ez bazara, linean egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko.
- Zure curriculuma bidali edo curriculumeko datuak helaraziz gero, zurekin harremanetan jarri eta gauzatuko ditugun hautapen prozesuak kudeatzeko: Produktuak eta zerbitzuak zure interesen arabera eskaintzeko; erabiltzaile/bezero esperientzia hobetzeko; gure zerbitzuak garatu, pertsonalizatu eta hobetzeko, erabiltzaile/bezeroen lehentasun, esperientzia eta zailtasun komunen edo pertsonalen arabera. Baliteke “profil komertzial” bat egitea emandako informazioan oinarrituta, baina ez dugu erabaki automatizaturik hartuko profil horretan oinarrituta.
Kasu batean zein bestean, zurekin harremana eta komunikazioa izateko, iritzi edota gogobetetze inkestak egiteko, eta gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (publizitate edota merkataritza komunikazioak barne, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako).
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak sei urtez gordeko ditugu, kontratu harremana amaitzen denetik aurrera, bezeroen kasuan, eta web orriko erabiltzaile soila bazara, datu horiek ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean. Epe horiek igarota ere, datuak gorde ahal izango ditugu, soilik lege betebeharrak betetzeko edota erreklamazioak egin edo defendatzeko.
Zer legitimazio dago zure datuen tratamenduaren atzean?
Zure datuak tratatzeko zilegitasuna ematen digun oinarri juridikoa aldeen artean dagoen kontratua da (merkataritzakoa, administraziokoa, lanekoa, salerosketakoa, zerbitzuak ematekoa), egungo bezeroa edo bezero potentziala bazara, edo gure web orriaren bidez egin diguzun eskaera, erabiltzaile hutsa bazara.
Horrez gain, bezero eta/edo gure webgunearen erabiltzaile zaren aldetik gurekin daukazun harremana dela eta, interes legitimoa daukagu zure datuak tratatzeko, web orriaren kudeaketa eta mantentze lanak gauzatu eta honako hauek egin ahal izateko:
- Gure webgunearen bidez egindako eskaerei erantzuteko:
- Merkataritza informazioa bidali ahal izateko gure jarduera, produktu eta zerbitzuei buruz (publizitate edota merkataritza komunikazioak barne, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako) edo beste enpresa batzuekin lankidetza hitzarmena sinatu duten hirugarren erakundeei buruz.
- Zure datuak Indesa 2010 SLk kontratatutako beste hornikuntza enpresa batzuei jakinarazteko, bezeroari diziplinarteko taldeen esku hartzea eskatzen duen zerbitzu integral edo espezializatua emateko, eta barneko administrazio xedeetarako.
- Iritzi edota gogobetetze inkestak egiteko.
- Iruzurraren prebentzioa: Helburu horiek bateragarriak dira zure datuak biltzean genuen hasierako helburuarekin (zurekiko harremana eta komunikazioa kudeatzea eta batzen gaituen harremanari eustea); nolanahi ere, zure datuak helburu horietarako ematea borondatezkoa da beti, eta beti gailenduko dira, gure interes legitimoaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak; hori dela eta, zure datuak ezabatzeko eta helburu horietarako tratatzeari uzteko eskatzen badiguzu, horrela egingo dugu, nahiz eta erreklamazioak egiteko edo defendatzeko blokeatuta izateko aukera izango dugun.
Babes berezia behar duten datu sentikorrak eman badizkiguzu, datu horiek tratatzeko legitimazioa zure berariazko baimena da. Aipatutako baimen hori modu argian ematen diguzu zure datuak ematean; izan ere, datuak ematea baieste ekintza argia da.
Zure datuak zein hartzaileri igorri ahal izango dizkiogu?
Datuak taldeko beste enpresa batzuei jakinaraziko dizkiegu barne administrazioko helburuetarako, baita bezeroen datu pertsonalen tratamendurako ere.
Jakinarazten dizugu litekeena dela eman dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei helaraztea, lagatzaile eta lagapen hartzaileen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten helburuak betetzeko, besteak beste, honako hauei eta honako helburu hauetarako:
- Legez datuak nahitaez jaso behar dituzten administrazio publikoetako erakundeei (zerga administrazioa, gizarte segurantzako erakundeak, lan ikuskaritza …), notariotzei, erregistroei, mutuei, epaitegiei edo auzitegiei, abokatuei, prokuradoreei, perituei eta abar, lagatzailearen eta lagapen hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten helburuak betetzeko.
- Banku erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
Amerikako enpresak erabiltzen ditugu, hala nola Office eta Windows aplikazioen hornitzaile den Microsoft, eta enpresa hori aukeratu dugu Privacy Shield akordioari atxikita dagoelako; horrek esan nahi du datuen babesaren arloan Europakoen baliokideak diren baldintzak betetzen dituela, datu pertsonalen babes maila txikiagoa izan ez dadin. Privacy Shield akordio hori juridikoki loteslea eta galdagarria da EBren eta AEBen artean, eta Europako Batzordeak interesdunen datu pertsonalak babesteko berme egokitzat jotzen du. Nahi izanez gero, Microsoften pribatutasun politikaren berri izan dezakezu haren web orrian.
Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartuz, berariaz eta zalantzarik gabe ematen duzu baimena zure datuak enpresa horri jakinarazteko, jakinik horrek datuak nazioarte mailan transferitzea ekarriko duela, Europako Esparru Ekonomikoan ez dagoen herrialde batera, eta transferentzia hori egiteko baimen argia ematen duzu.
Sare sozialetako gure profiletan egindako iruzkinak gure web orrian argitaratu ahal izango ditugu, bai eta iruzkin horietan agertzen den argazkia ere.
Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu zerbitzuen onuradun izan daitezen, esan nahiko du hirugarren horien aldez aurreko eta berariazko baimena duela datu horiek emateko, eta hirugarren horiei datu horiek gure fitxategietan sartu ditugula jakinarazteko ardura du.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du datu zehatzak, egungoak eta egiazkoak sartzeko, informazioaren hartzaileak nahasten ez dituztenak, bai eta beste erabiltzaile batzuen erregistro datuak erabiliz haiek ez ordezkatzeko ere.
Badakizu zer eskubide daukazun datuak eman ondoren?
- Irispidea izateko eskubidea: Zein datu tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita haien kopia eskatu ere.
- Zuzentzeko eskubidea: Datu pertsonal okerrak zuzentzeko eska diezagukezu, edo osatu gabe daudenak osatzeko, adierazpen gehigarri bat eginez.
- Ezerezteko eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu baldin eta, datuak zein helburutarako jaso diren, hura lortze aldera beharrezkoak ez badira; baimena bertan behera uzten baduzu; datuak zilegitasunik gabe tratatu badira, edo lege betebehar bat betetzeko.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; hala eginez gero, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak (zuri edo zuk adierazitako hirugarren bati) itzultzeko eska diezagukezu, ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.
- Aurka egiteko eskubidea: Zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu, tratamendu horren oinarrian fitxategiaren arduradunaren zilegizko interesa badago edo publizitate helburuetarako baldin bada.
Eskubide horiek guztiak egikaritzeko, idatzizko eta sinatutako eskaera baten bidez jo dezakezu Indesa 2010 SLra (Domingo Beltrán kalea 2, behea, 01012 GASTEIZ), NANaren kopia erantsita, edo posta elektronikoz (indesa2010sl@araba.eus).
Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu, eta, hala egin ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.
Eskaera horietako edozein jasotakoan, hamar eguneko epean erantzungo dizugu, gehienez ere.
Erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean aurkezteko eskubidea duzu. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago behar baduzu, eta eskubideak baliatzeko inprimakien ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea bisitatu dezakezu (www.agpd.es).
Nola lortzen ditugu datuak?
Indesa 2010 SLn tratatzen ditugun datuak interesdunarengandik lortu ditugu zuzenean.
Datu Pertsonalen Tratamenduen Jardueren Erregistroa
Indesa 2010 SLk duen Tratamenduen Jardueren Erregistroak aukera ematen du honako hauek ikusteko: fitxategi bakoitzaren egitura eta edukia, kudeatzen diren datu pertsonalen kategoriak eta tratamenduen arduradunen zerrenda, zeinei edozein argibide eskaera bidal dakiekeen.