Coronavirus berriaren aurkako ekintzak eta gomendio orokorrak

Zer egin dezakegu hori saihesteko?
– Garbitu eskuak sarritan.
– Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin.
– Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin, edo ur eta xaboiarekin.
– Eduki gutxienez metro bateko distantzia eztul egiten duten, doministiku egiten duten eta sukarra duten pertsonengandik.
– Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

Kontsultatu hemen koronabirus berriari buruzko informazio guztia, baita Osasun Sailak eta Osakidetzak egindako gomendio nagusiak ere, kutsatzea prebenitzeko eta sintomak nabarituz gero zer egin jakiteko

Zer da koronabirusa?
Koronabirusak birus-familia zabala dira, eta animalietan zein gizakietan aurki daitezke. Batzuek gizakia infektatzen dute, eta badakigu hainbat gaixotasun sor ditzaketela, hotzeria arrunta eta gaixotasun larriagoak, hala nola Ekialde Ertaineko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (SRAS).‎

¿Cómo se propaga?
Zehatz-mehatz ezagutzen ez bada ere, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiaz, badirudi kutsatutako animaliekin kontaktuan egotearen bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekin kontaktu estua izatearen bidez transmitituko litzatekeela. Jariakin horiek beste pertsona bat infektatuko lukete sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero.

Zeintzuk dira sintomak?
Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra dagoen arnas infekzio bati dagozkio. Kasu batzuk larriagoak izan daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake, kasu horietan pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handiak ditu eta aire faltaren sentsazioa du, sukar altuari eutsita.

Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrien kasuan, eta, bereziki, aurretik lotutako gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil egin daitezke. Kasurik larrienak adineko pertsonengan edo beste gaixotasunen bat duten pertsonengan gertatzen dira, hala nola, bihotzekoa, biriketakoa edo immunitate-arazoak.