Duela gutxi, Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro González Vicente jauna, Foru Gobernuko kideekin batera, INDESAn lan egin duten pertsonei eta Arabako Aldundiko funtzionarioei harrera egiteko eta oroigarriak emateko ekitaldian izan da, guztiak 2019an erretiratuak.
Guztira, hogeita bi pertsonak (11 emakume eta 11 gizon) hartu dute erretiroa 2019an, INDESAn lanean urte asko eman ondoren.
Ekitaldia Arabako Batzar Nagusietako Osoko Bilkuren Aretoan izan zen, eta jendez lepo egon zen, bai gonbidatuak, bai laguntzaileak. Ekitaldia amaitu ondoren, opari bana eman zitzaien pertsona guztiei, oroigarri gisa.
Ekitaldi horretan, Indesako Sukaldaritza Arloak eman zuen catering zerbitzua, eta, bide batez, arrakasta handia izan zuen.
Indesatik zuen zerbitzuak eskertu besterik ez zaigu geratzen, eta onena opa dizuegu erretiro-etapa berrian.
