Paregabeak gara: Adrián Malfaz

IZENA: Adrián Malfaz

LAN-EREMUA: Lortu Industrial

LANPOSTUA: Zuzeneko langilea

ANTZINATASUNA INDESAN: urte 1

Aurkezpena

Adrián dut izena, 21 urte ditut eta asko gustatzen zait automobilismoaren mundua: rallyak, zirkuituak eta autoekin lotutako guztia.

Nola hasi zen zure harremana Indesarekin?

Instalazio elektrotekniko eta mekanikoetako oinarrizko gradua ikasten ari nintzen. Jesús Obrerotik Indesara bidali ninduten praktikak egitera.

Indesa izan da nire lehenengo lan profesionala. Praktiketan hasi nintzen eta gero kontratatu egin ninduten. Lehenengo bi hilabeteko kontratua izan nuen eta gero kontratu luzeagoa egin zidaten.

Zer da gehien baloratzen duzuna zure lanetik?

Gehien baloratzen dudana lan giro ona da eta hemen beste enpresa batzuetan baino lasaiago lan egin daitekeela. Eroso eta baloratuta sentitzen naiz.

Zer egiten duzu eguneroko lanean?

Iristen naizenean egiten dudan lehenengo gauza fitxatzea da, kafe bat hartzea eta lankideekin pixka bat hitz egitea; niretzat garrantzitsua delako talde egitea.

Normalean goiko makinetan zein behekoetan egiten dut lan, eta manipulazio lanetan ere aritzen naiz.

Makinetan laban txikiak jartzen ditut eta poltsetan ondo sartzen direla gainbegiratzen dut. Beheko makinetan, berriz, pipeten paketatzeaz arduratzen naiz.

Zer gustatzen zaizu lanetik kanpo?

Lanetik kanpo asko gustatzen zait lagunekin egotea edo autoarekin buelta bat ematera joatea. Gustuko dut Mirandara edo Los Arcoseko zirkuitura joatea txandak ikustera eta, lagunen batek autoa zirkuituan sartzen duenean, batzuetan kopilotu ere joaten naiz.

Pala klub batean ere izena eman nuen. Eskuzko pilotaren antzekoa da, baina palarekin jokatzen da.

Zer uste duzu gizarteak hobeto ulertu beharko lukeela desgaitasuna duten pertsonei buruz?

Uste dut gizarteak hobeto ulertu behar gaituela eta desgaitasuna duten pertsonak berdin tratatu behar dituela.

Gizarte bezala gehiago aurreratzea gustatuko litzaidake, eta pertsona guztiak onartzen ikastea, desgaitasuna, arraza edo orientazioa edozein dela ere.

Garrantzitsua da desgaitasuna izateagatik etiketarik ez jartzea. Gu ere gauza asko egiteko gai gara, gure beharretara egokituta badaude.

Oraindik ere badira desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak egokitzen ez dituzten enpresa arruntak. Horregatik dira garrantzitsuak Indesa bezalako enplegu zentro bereziak, gure bizi proiektua garatzen laguntzen digutelako eta hemen, gainera, baloratuta sentitzen garelako.

Zein da zure telesail gogokoena?

The Grand Tour. Autoei buruzko telesail ingelesa da eta asko gustatzen zaizkidanez, asko disfrutatzen dut ikusten.

Bost denboraldi ditu. Aspaldi ikusi nuen, baina batzuetan berriro ikusten dut.