Indesa 2010 sozietateak gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziaren kalifikazio ofiziala jaso du

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 5a. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erabaki du “gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziaren” kalifikazio ofiziala ematea Indesa 2010 sozietateari. Kapital publikoko sozietatea da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta lurraldeko hainbat toki-erakunderen (Arabako Batzar Nagusiak, Vitoria-Gasteiz, Laudio, Oion, Aiara, Arrazua-Ubarrundia eta Burgeluko udalak eta Eusko Jaurlaritza) partaidetza du.

Indesa 2010ek kalitatezko enplegu-aukera jasangarriak, sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak sortu nahi ditu desgaitasuna duten Arabako pertsonentzat, laneratzea eta gizarteratzea lortzeko bitarteko gisa, eta 800 langile baino gehiago ditu; horietatik hamarretik bederatzi desgaitasunen bat duten pertsonak dira.

Gizarte-ekimentzat jo daiteke; izan ere, zentro hori irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoek sustatu eta ehuneko berrogeita hamarrean baino gehiagotan parte hartzen dute, eta erakunde horiek izaera soziala dute estatutuetan.

Aitorpen horren ondorioz, Indesa 2010ek bere onuren berrinbertsio osoa egingo du desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-aukerak sortzeko eta haien lehiakortasuna eta gizarte-ekonomiako jarduera etengabe hobetzeko. Nolanahi ere, aukera izango du horiek enplegu-zentro berezian bertan berrinbertitzeko.