Vital Fundazioak Indesako LanAukera programa babestuko du 30.000 euroko ekarpenaren bidez. Lankidetza hau erakundeak arlo sozialean garatzen duen lanaren barruan kokatzen da, eta lan-inklusioa sustatzeko proiektu honi bultzada ematen jarraitzea ahalbidetuko du.
LanAukeraren helburua Arabako Foru Aldundiko zentro okupazionaletako erabiltzaile diren desgaitasun intelektuala duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da, lan-ingurune erreal batean enplegurako trantsizioa erraztuz.
2029ra arte, Arabako 225 pertsonak izango dute programan parte hartzeko aukera, eta aurreikuspenen arabera, horietatik 125ek Indesan laneratzea lortuko dute.
Programa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin (GOFE) lankidetzan garatzen da, eta parte-hartzaileek enpresako hainbat arlotan —industria, garbitegia eta garbiketa— lanerako gaitze-ekintzak egiteko aukera dute, betiere lan-prestatzailearen laguntzarekin.
LanAukera EHLABEk —Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak— bultzatutako ekimena da, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze eta lan-inklusioa sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen elkarteak, eta %40an Europako Gizarte Funts Plusak (EGF+) kofinantzatzen du, 2021–2027 aldirako esparruaren barruan.
Indesan gizarte-berrikuntzako formulak bilatzen lanean jarraitzen dugu, enplegurako benetako aukerak sortzeko eta gizarte inklusiboago baterantz aurrera egiteko. Vital Fundazioaren babesak funtsezko bultzada dakar programa sendotzen jarraitzeko eta lurraldean duen eragina handitzeko.
Eskerrik asko Vital Fundazioari emandako laguntzagatik.