Pasa den martxoan, Indesak Arabako Merkataritza Ganberan egindako Arabako Enpresen Foroan parte hartu zuen, bertan enpresan euskara sustatzeko dauden tresnen inguruan hitz egin zen. Guztira 24 enpresek hartu zuten parte.
Arabako Enpresen Foroan euskara enpresan sustatzeko tresnak erabiltzen dituzten hainbat enpresen esperientzia positiboak ezagutzera eman ziren, hauek azaldu zuten beren eskarmentutik zelako garrantzia duen enpresan euskara kudeatzen hastea.
Arabako Enpresen Foroan esperientzia positiboak entzuteaz gain, lan egiteko tartea ere egon zen. Zazpi taldetan banatu ziren bertaratutako enpresak, eta denen artean hausnarketa egin zuten adosteko Arabako enpresetan euskarak zein leku eduki beharko lukeen.
Arabako Enpresen Foroaren hurrengo hitzordua maiatzaren 23an izango da Gasteizen, gu ere bertan izango gara.