Paregabeak Gara: Aaron Luna Amado

IZENA: Aaron Luna Amado

LAN-ARLOA: GARBIKETA ARLOA. Sukaldaritza (Betoño)

LANPOSTUA: Operario directo A

ANTZINATASUNA INDESAN: 12 URTE

Nolakoa da egun bat zure lanean Indesan? 

Goizeko ordutegian lan egiten dut, normalean 8:00etatik 15:30era arte, eta zenbaitetan, harraskan egotea tokatzen zaidanean, 9:00etatik 16:30era arte.

Etortzen naizenean, aldatu egiten naiz lehenik, gero fitxatu egiten dut eta ondoren barazki guztiak ateratzen ditut barazkien kameratik. Gero beharrezkoak diren patatak edo barazkiak prestatzen hasten naiz, eta sukaldariek eskatzen didatena ateratzen dut, haiei lagunduz.

Goizetan oso aktibo egoten naiz, lanean hasten naiz eta ondoren erreboluzioak jaisten ditut, gehiago nekatzen naizenez.

 

Nola iritsi zinen Indesara?

Hona etorri eta curriculuma entregatu nuen, eta elkarrizketa bat egin nuen eta deitu egin zidaten.

Lanbideak ikasteko ikasgelatik, sukaldaritza ikastetik nentorren, Gamarrako eskolatik.

Gero praktikak egin nituen Mesa jatetxean, eta gero, horren berri eman zidan ezagun bati esker, Indesara ekarri nuen curriculuma eta deitu egin zidaten. Aldi baterako langile gisa hasi nintzen, gero urtez urte, eta azkenik kontratu mugagabea sinatu nuen.

 

Zer da zure lanean gehien baloratzen duzuna?

Zentro okupazionaletara eta egoitzetara janariak eramaten dituen kamioi banatzailea kargatzea da gehien gustatzen zaidana: janaria produktu bukatuaren kameratik ateratzen dut eta furgonetan sartzen dut.

Eta oro har esanda, oso gustura nago nire lankideekin, ongi moldatzen naiz guztiekin eta asko gustatzen zait goizeko ordutegia, oso eroso sentitzen naiz.

 

Erronka garrantzitsuren bat gainditu al duzu sartu zinenetik?

Gauza mordoa ikasi behar izan dut sukaldean, bertan moldatzen.

Lehen egiten ez nituen eta orain egiten ditudan gauza asko. Lehen, adibidez, ez nintzen gauzak antolatzeaz eta jartzeaz arduratzen, eta orain bai. Menuaren arabera antolatzen ditut unitateak, esaterako, errazio bakoitzeko kroketak.

 

Zer ikasi duzu Indesan, maila profesionalean zein pertsonalean?

Maila pertsonalean gauza mordoa ikasi dut, eta lan bat izatea oso garrantzitsua izan da, hau da lortu dudan lehenengo lana, independentzia ematen dit eta nire bizitza izateko aukera.

Hemen lagundua sentitu naiz, asko irakatsi didate.

Lankideen laguna egin naiz, eta askotan zerbait hartzera joateko geratzen gara lan egin ondoren.

 

Zer aholku emango zenioke enpresan sartu berri den norbaiti?

Beti gustatzen zait hasten den jendeari laguntzea.

Oso adi egoteko esango nioke, ez dadila urduri jarri, eta sukaldeko gauzak pixkana-pixkana ikasi ditzala, eta gero, ongi uztartzen bagara, guztiok joan gaitezke zerbait hartzea.

Oraingoz gogoko izan ditut hemendik pasatu diren guztiak.

 

Zure ustez, gizarteak zer ulertu beharko luke hobeto desgaitasuna duten pertsonei buruz?

Bakoitzak desgaitasun desberdina dugula, eta bakoitzarena ulertu behar dutela, oso desberdina izan daitekeelako.

Oraindik ere aurrera egin behar dugu zentzu horretan. Ikasteko garaian nabaritu nuen nik dezente arazo hori, zaila izan zen niretzako aukera egoki bat aurkitzea. Nire familiak lagundu zidan, nire amak.

 

Zerekin gozatzen duzu lanetik kanpo?

Niri lagunekin zerbait hartzera joatea gustatzen zait, Blusen kuadrillarekin egotea eta gero irailean famatuen kontu hori (Jaialdia).

Argazkiak ateratzera joaten naiz famatu guztiekin, ospetsuen zain egoten naiz hotelean, haiekin ateratzen ditut argazkiak, inprimatu egiten ditut eta album batean jartzen ditut gogoratzeko.

Argazkiak ditut mundu guztiarekin. Ditudanen artean, “La que se avecina” telesaileko aktoreekin aterakoak dira ilusio handiena egiten didatenak.

Zenbaitetan, oporretan ez banago, jaieguna eskatzen dut hori egin ahal izateko.

Asko gustatzen zaidan beste gauza bat Gasteizko aisialdi-agendaren berri izatea da, tabernen inaugurazioak, dauden planak… Gasteizhoy webgunean sartzen naiz, Facebooken ere bai edo nire lagunek informatzen naute eta nire lankideei kontatzen diet ondoren.

 

Zer gauza lortu edo egin nahiko zenuke, lanean edo zure bizitzan?

Lanean lanpostu bat igotzea gustatuko litzaidake: B mailako langile espezialista izatea, horretara jarrita nago, pixkana-pixkana, gauzak hobetzen.

Maila pertsonalean, influencer izatea gustatuko litzaidake, youtuber bat. Aaron Luna deitzen den youtubeko kanal bat daukat eta jarraitzaile gehiago izatea gustatuko litzaidake.

Adibidez, inaugurazio batera joaten naizenean taberna bat gomendatzen dut… nik jarraitzen dudan mutil batean inspiratzen naiz zertxobait.

Planak gomendatzea gustatuko litzaidake, Gasteiztik kanpoko jendea planak egitera etorri dadin.

Orain bideo gutxiago egiten ditut, baina nire kanala uzten dizuet jarraitu nahi banauzue: @aaronlunaamado1431

 

Zure abestia, motibatzeko entzuten duzuna…

Txaranga gustatzen zait niri.

Aurten jaietako abestia Potra Salvaje (Isabel Aaiún) izango dela uste dut. Oso ongi dago, dezente motibatzen du.

Gainera uste dut hilaren 5ean datorrela, kontzertuan, hortaz, joaten saiatuko naiz!

Nire peñaren himnoa