Duela gutxi egin dira lau urtean behin egiten diren hauteskunde sindikalak, langileek Indesa 2010 SLko Enpresa Batzordeko langileen ordezkariak aukera ditzaten.
Jardunaldia normaltasunez joan zen eta parte-hartzea aurrekoetan baino handiagoa izan zen, erroldaren % 65 ingurukoa. Berrikuntza gisa, 17 ordezkari sindikal izatetik 21 izatera igaro da, Indesako plantilla handitu egin baita.
Emaitza honako hau izan da:
| Sindikatua | Ordezkariak |
| ELA | 4 |
| LAB | 4 |
| UGT | 4 |
| CCOO | 4 |
| USO | 3 |
| ESK | 2 |