Euskara ikastaro berria adimen desgaitasuna duten pertsonentzat
Bai&by Fundazioak euskara ikastaro berri bat sortu du.
Ikastaro hau adimen desgaitasuna duten pertsonentzat da.
Ikastaroak honako hauek izango ditu:
- Ulertzeko errazak diren materialak.
- Egokitutako jarduerak.
- Euskara ikasteko laguntza.
- Pertsona bakoitzaren ikasteko erritmoarekiko errespetua.
Erakunde hauek parte hartu dute ikastaroa sortzen:
- HABE.
- FEVAS Plena Inclusión Euskadi.
- EHLABE.
Ikastaroaren aurkezpena
Bai&by Fundazioak 2 aurkezpen egingo ditu Internet bidez.
Aurkezpenetan honako hauek azalduko dituzte:
- Nolakoa den ikastaroa.
- Nolakoak diren materialak.
- Nola eman izena.
Bi egun hauetako bat aukera dezakezu:
- Irailaren 22an, asteartea, arratsaldeko 7etan.
- Irailaren 24an, osteguna, arratsaldeko 6etan.
Aurkezpenak online izango dira.
Horrek esan nahi du ordenagailu, tableta edo telefono mugikor baten bidez parte har dezakezula.
Nola parte har dezaket?
Bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:
Mezuan honako hauek eska ditzakezu:
- Aurkezpenean sartzeko esteka.
- Ikastaroari buruzko informazio gehiago.
Informazio guztia bai&byren webgunean ere kontsulta dezakezu.
Euskara ikasteko aukera pertsona guztiek izan behar dute.