Joan den astean, Indesa Gasteizko Enplegu Foroaren (Empleo Gune) 14. edizioan izan zen, Europako Kongresu Jauregian. 96 enpresa ezberdinek 712 lan-aukera baino gehiago eskaini zituzten.
Enplegu Gunearen helburua honako hauen arteko topagunea izatea da:
- Gure inguruko enpresetako giza baliabideetako profesionalak.
- Enplegua aktiboki bilatzen ari diren pertsonak.
- Azken heziketa-zikloetako eta unibertsitate-zikloetako ikasleak.
- Gizarteratzean eta laneratzean lan egiten duten profesionalak.
- Lurraldean enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.
Indesa, bestalde, informazio-stand baten bidez egon zen bertan Giza Baliabideen eta Orientazioaren saileko langileek arduratuta.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Arabako Foru Aldundiari eta Gasteizko Udalari enplegu-foro hau antolatzen laguntzeagatik eta gu ezagutzera hurbildu ziren pertsona guztiei ere.