Arabako Enplegu Foroa

Joan den astean, Indesa Gasteizko Enplegu Foroaren (Empleo Gune) 14. edizioan izan zen, Europako Kongresu Jauregian. 96 enpresa ezberdinek 712 lan-aukera baino gehiago eskaini zituzten.

Enplegu Gunearen helburua honako hauen arteko topagunea izatea da:

  • Gure inguruko enpresetako giza baliabideetako profesionalak.
  • Enplegua aktiboki bilatzen ari diren pertsonak.
  • Azken heziketa-zikloetako eta unibertsitate-zikloetako ikasleak.
  • Gizarteratzean eta laneratzean lan egiten duten profesionalak.
  • Lurraldean enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.

 

Indesa, bestalde, informazio-stand baten bidez egon zen bertan Giza Baliabideen eta Orientazioaren saileko langileek arduratuta.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Arabako Foru Aldundiari eta Gasteizko Udalari enplegu-foro hau antolatzen laguntzeagatik eta gu ezagutzera hurbildu ziren pertsona guztiei ere.