Sexu-jazarpenaren, sexuagatiko jazarpenaren, sexu-orientazio eta -identitatearen edo genero-adierazpenaren aurrean prebenitzeko eta jarduteko protokoloa

INDESAn, sexu-jazarpenaren, sexuagatiko jazarpenaren, sexu-orientazio eta identitatearen edo genero-adierazpenaren aurkako prebentzio eta jarduera-protokolo bat ezarri dugu, lan-ingurune seguru, errespetuzko eta inklusibo bat sortzeko dugun konpromisoa berretsiz.

Protokolo honek neurri zehatzak ezartzen ditu edozein jazarpen-egoera prebenitzeko, detektatzeko eta kudeatzeko, gure erakundeko kide diren pertsona guztien errespetua eta duintasuna bermatuz. Hona hemen ekintza nagusiak:

  • Langile guztiei zuzendutako sentsibilizazio eta prestakuntza programak.
  • Jazarpen-egoerak salatzeko isilpeko kanal irisgarriak sortzea.
  • Edozein gorabeherari zorroztasunez eta errespetuz heltzeko prozesu argiak eta gardenak.

Ekimen honekin, INDESAn aurrera egiten jarraitzen dugu, segurtasuna, errespetua eta berdintasuna lehentasun dituen lan-ingurune baterantz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu dokumentu osoa intraneten [ hemenklik eginez] edo jarri harremanetan gurekin 945 23 36 53 telefonoan.