INDESAko sukaldeko langileek Elkarte Gastronomikoen 53. lehiaketako epaimahaian parte hartzen dute

Joan den apirilaren 21ean, Elkarte Gastronomikoen Sukaldaritza Lehiaketaren 53. edizioa egin zen Probintzia Plazan, Arabako Foru Aldundiaren Jauregi-etxearen aurrean. Zalantzarik gabe, Araban egiten diren gastronomia-lehiaketarik entzutetsuena da, eta Euskadiko garrantzitsuenetako bat; izan ere, duela mende erdi baino gehiagotik egiten da, etenik gabe, eta beti San Prudentzio jaien barruan.

Aurtengo edizioan, iaz gertatu zen bezala, Indesak BOILUR Federazioarekin, hau da, ekitaldia antolatzen duen erakundearekin, lankidetza aktiboa izan du, eta sukaldaritzako bere langileak hain hitzordu gastronomiko garrantzitsuko epaimahaikide izan dira. Alberto Benitok, Indesako Sukaldaritza Arloko buruak, Susana Diazekin, Sukaldaritzako bere lantaldeko kidearekin, batera parte hartu zuen, eta biek dastatu eta ebaluatu zituzten elkarte parte-hartzaileek egindako platerak. Oraingo honetan, perretxikoen nahasketa klasikoa eta bakailaorik gabeko plater bat izan ziren.

Sari-banaketan Ramiro González Vicente Arabako ahaldun nagusia izan zen buru.