Aurten ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatutako MerkaLan V. enplegu eta prestakuntza Azokan parte hartuko du Indesak. Azoka hau funtsezko topagunea da sektore publikoko eta pribatuko enpresen eta lan-aukera berriak bilatzen dituzten edo egungo egoera hobetu nahi duten enplegu-eskatzaileen artean.
Bi urtez % 100 online modalitatean egon ondoren, aurten MerkaLanek formatu mistoa berreskuratuko du. Horrela, azoka birtuala urriaren 1etik 3ra izango da. Urriaren 2an, aldiz, aurrez aurreko jardunaldia izango da, Irungo FICOBA azoka-barrutian. Bertan elkartuko dira parte hartuko duten pertsona eta erakunde guztiak.
Egun horietan, interesatuta dauden pertsonek enplegu-eskaintzetan izena eman ahal izango dute, prestakuntza-aukerak aurkitu ahal izango dituzte, eta parte hartzen duten enpresekin harremanetan jarri ahal izango dira zuzeneko txataren edo bideokonferentzia bidezko elkarrizketen bidez. Edizio honen helburua enpresak hautatzeko prozesua erraztea eta pertsonei enplegua bilatzen eta hobetzen laguntzea da.
Ez galdu aukera 1.000 lanpostu inguru eskainiko dituzten 100 enpresa eta erakunde baino gehiagorekin elkarreragiteko.
Informazio gehiago: www.lanbide.euskadi.eus/merkalan
Zure zain gaude!