Indesak Enpresen Lasterketan parte hartu du eta Enpresa Inklusiboaren Saria jaso du

Urriaren 5ean, Indesak bere sei eremuetakoren Gasteizen ospatu zen Enpresa Lasterketan parte hartzeko plazerra izan zuen. Egun oso berezia izan zen guretzat, kirol ekitaldiaz gozatzeaz gain, Enpresa Inklusiboaren saria eman baitziguten!

Ekitalde honek parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu, eta aurten 900 lankide baino gehiago bildu dira Alde Zaharreko kale zoragarrietan kirol eta gizarte esperientzia partekatzeko.

Indesak hiru talde izan zituen 5 kilometroko lasterketan zehar: bat emakumezkoetan, beste bat gizonezkoetan eta talde misto bat.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz bihotzez lasterketan parte hartu zuten lankideei, Mar, Laura, Martha, Aarón, Ramón, Agustín eta Albertori Indesa lasterketan ordezkatzeagatik eta egindako ahaleginagatik. Haien parte-hartzea funtsezkoa izan da errekonozimendu hori lortzeko, oso harro gaude euren esfortzuaz eta osatu duten taldeaz.

Eskerrik asko!