INDESABERRI | AZAROA

🗞️ INDESABERRI | AZAROA

Hilabete honetan gauza garrantzitsu asko ditugu zuri kontatzeko! 💬

💼 LanAukera: lanerako aukera berriak
LanAukera lana aurkitzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei laguntzen dien programa da.
INDESAk EHLABErekin eta Europako Gizarte Funtsarekin batera parte hartzen du.
Programak laguntza eta prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen ditu.

📱 Sare sozialak eta WhatsApp kanala
Gure sare sozialak jarraitzea ez da derrigorrezkoa, baina gustatuko zaizu 😉
Horrela eginez gero:

  • Albiste eta jardueren berri izango duzu.

  • Ekitaldietan parte hartu ahal izango duzu.

  • INDESA gehiago ezagutarazten lagunduko duzu.

🧠 Laguntza eta ongizate programa berria
INDESAn zure ongizatea zaindu nahi dugu.
Horregatik, laguntza psikologikoko doako eta konfidentziala den zerbitzua dugu.
Psikologoek zentroetara joango dira, zuri entzuteko eta laguntza eskaintzeko.

🏭 Made in Araba Day
Urriaren 18an, larunbatean, Made in Araba Day jaialdian parte hartu genuen.
Egun berezia izan zen Arabako industriaren indarra eta balioa erakusteko.
INDESA han izan zen arabarren harrotasuna partekatzeko eta babesteko 💪

👩‍🦰 PAREGABEAK gara: Idoya Marquínez
Idoyak 30 urte baino gehiago daramatza INDESAn lanean.
Bere historia, erronkak eta lankideekin nola gozatzen duen kontatzen digu.

🕊️ Oroimenean
Maitasunez gogoratu nahi ditugu hil diren INDESAko bi pertsona:

  • José Luis Alonso Quilchano, aurreko zuzendari kudeatzailea.

  • Juan Carlos Fernández Gámiz, garbiketa arloko langilea.
    Errespetuz eta eskerronez gogoratzen ditugu.