Indesa eta Zuzenak Fundazioa erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan, joan den otsailean fundazioak informazio-saio bat egin zuen gure instalazioetan bere erakundean egiten dituzten ariketa fisikoei buruzko informazioa emateko.
Zuzenak Fundazioa kirol inklusiboaren esparruan erreferente bat da, eta desgaitasuna duten pertsonen benetako inklusioa lortzea du helburu, kirola eta ariketa fisikoa eginez. Bere programaren helburu nagusietako bat desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea da ariketa fisikoaren bidez.
Saioan zehar, fundazioak egiten duen lana eta eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen: prestakuntza programak, kirol jarduerak, entrenamenduak, kirol ekitaldi inklusiboak…
Informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero, deitu 945 06 00 13 telefonora.