Euskara online ikastaroa 2025-2026 adimen -desgaitasuna duten pertsonentzat Bai&by eta HABErekin
Bai&by Fundazioak, HABEren laguntzarekin, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko online ikastaro bat eskaintzen du. 2025-2026 bitartean egingo den ikastaro honek euskara modu malgu eta pertsonalizatuan ikasteko aukera ematen du, metodologia berritzaile bati eta tresna digitalen erabilerari esker.
Indesaren laguntzen barruan dagoen ikastaroa
Gogoan izan Indesako langileek euskara ikasteko diru-laguntzen programa eskura dezaketela. Laguntza hauek euskaltegi, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta HABEk homologatutako zentroetako matrikulak estaltzen dituzte.
Bai&by-ren online ikastaroa ere deialdi honen barruan dago, beraz, izena ematen dutenek diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte.
Laguntzei buruzko informazio gehiago hemen: Indesaren laguntzak kontsultatu
Indesan aurkezpen-saio posiblea
Programa zehatzago azaltzeko, Bai&by Fundazioak aukera eskaini digu Indesan aurkezpen-saio bat antolatzeko, non ikastaroaren funtzionamendua azalduko duten eta zalantzak argituko dituzten.
Saio hau antolatuko dugun erabakitzeko, izen-emate orria iragarki-taulatan jarri da. Aurkezpen-saioan parte hartu nahi dutenek 2025eko irailaren 20a baino lehen eman behar dute izena.