Paregabeak Gara: Rosalina Afonso González

IZENA: ROSALINA AFONSO GONZÁLEZ

LAN-ARLOA: GARBIKETA ARLOA. LAKUA GIZARTE ETXEA

LANPOSTUA: A PEIOI ESPEZIALIZTA

ANTZINATASUNA INDESAN: 33 URTE

Nolakoa da egun bat zure lanean Indesan? 

Ba hara, Lakua Gizarte Zentroko garbiketa-taldeko partaidea naiz eta arratsaldeko txandan lan egiten dut. Egunero iristen naizenean, 14:00ak arte itxaroten dut fitxatzeko, gero arropa aldatzen dut eta lanean hasten naiz. Lankide bat dut, bi gara, eta egunaren eta daukagun lanaren arabera, elkarrekin lan egiten dugu edo eremuak elkarbanatzen ditugu. Eta horrela egunero 9:45ak arte, nire txanda orduan bukatzen baita.

Nola iritsi zinen Indesara?

Uff, hainbeste denbora pasa da ez naizela gogoratzen… bere garaian niri eta nire familiari lagundu zigun gizarte-laguntzaile baten bitartez izan zela uste dut. Berak jarri gintuen enpresarekin harremanetan.

1991ko urriaren 25ean Iparralde Gizarte Etxean hasi nintzen lanean, gaueko txandan, eta han egon nintzen 2013ra arte.

2014an Lakua Gizarte Etxerako aldaketa eskatu nuen, gauez lan egiteari utzi nion eta orduz geroztik hemen nago, garbiketa-arloan beti.

Zer da zure lanean gehien baloratzen duzuna?

Ordena eta lasaitasuna. Gauzak ordenatuta egotea funtsezkoa da niretzat eta uste dut, bere neurrian, zentro honetan oso ondo antolatzen garela.

Seguru sentitzen naizela ere baloratzen dut, bai eta inguru lasai batean lan egin dezakedala ere.

Gainera, oso ondo moldatzen naiz nire lankideekin, Antonio eta Munirrekin. Bajan dagoen beste lankide baten ordez etorri da Munir. Bajan dagoenarekin ere oso ondo moldatzen naiz. Azken horrekin, berria denez, pixka bat erneago egon behar dut lana ondo egin dezan, baina asko baloratzen du nire laguntza eta nire iritzia, eta ondo antolatzen gara.

Erronka garrantzitsuren bat gainditu al duzu sartu zinenetik?

Ez da gauza bera zentro batean edo beste batean lan egitea. Zentro honetara iristean, beste modu batean lan egiten ikasi behar izan nuen, nik normalean bakarrik lan egiten bainuen. Lankideekin ikastea egokitu zitzaidan, lankideekin sozializatzen eta lan egiten ikasi behar izan nuen. Nik ez nuen sekula lan egin taldean.

Zer ikasi duzu Indesan, maila profesionalean zein pertsonalean?

Neure ekimen propioa edukitzen ikasi dut: beste batek ez badu egin nahi ba neronek egingo dut.

Moldatzen ikastea egokitu zait, beldurrak galtzea, aurpegia ematea, oso lotsatia naizelako, lehen egiten ez nituen gauzak egiten ikasi behar izan nuen, nire burua bakarrik defenditzen adibidez.

Baliotsua naizela konturatzeko balio izan dit, eta besteek egiten duten berbera egin dezakedala, eta askotan, besteek baino gehiago ere, nik nahi izanez gero, eta uste dut sobera erakutsi dudala hori. Nik denetik egin dezaket, makinak ere erabili izan ditut, fregatzailea, adibidez. Izan ere, Javik erakutsi zidan.

Zer aholku emango zenioke enpresan sartu berri den norbaiti?

Zure ustez, gizarteak zer ulertu beharko luke hobeto desgaitasuna duten pertsonei buruz?

Entzuten jakin behar da, nire ustez jendeak ez daki entzuten. Entzun entzuten dute, baina burua beste leku batean daukate. Entzuten ikastea egokitu zait niri, ez bainekien entzuten. Pertsona bati entzutea, arazoren bat baldin badauka, entzutea, eta laguntzeko aukerarik baduzu, saiatzea, pertsona horrek laguntzen uzten badizu, izan ere jende askok ez du inork laguntzea nahi.

Zerekin gozatzen duzu lanetik kanpo?

Zer gauza lortu edo egin nahiko zenuke, lanean edo zure bizitzan?

Beti ezagutu nahi izan dut Italia, Pompeyako hondakinak, Egipto ezagutzen dudalako, 32 urterekin ezagutu nuen eta oso pozik itzuli nintzen berriz. Baina, Pompeya… Pompeyari buruzko film asko ikusi ditut eta niri beti asko gustatu izan zaizkit harriak, ez dakit zergatik, baina beti gustatu izan zaizkit harriak.

Zure abestia, motibatzeko entzuten duzuna…

Rock and rollak erotu egiten nau. Oso aspaldiko musika entzuten nuen, Fórmula V eta Los Hombres G, adibidez. Beti izan dut Hombres G ikusteko gogoa.

Devuélveme a mi chica