BASKONIAREN PARTIDARAKO GONBIDAPENA

Joan den ostiralean, maiatzak 10, Arabako Foru Aldundiaren gonbidapenari esker, Indesako hainbat langilek Saski Baskonia – UCAM Murcia partidaz gozatu ahal izan zuten Fernando Buesa Arenan, palko batek eskaintzen dituen erosotasun guztiekin. Gainera, partida 94 – 79 emaitzarekin amaitu zen (Saski Baskoniak irabazi zuen jokoa).

Gonbidapenak zozketa baten bidez banatu ziren. Zozketa horretan Indesako ehun langile baino gehiago zeuden izena emanda. Irabazleek bere sarrera bikoitza eskuratu zuten denboraldiko azken-aurreko partidan etxekoei animatzeko prest.

Eskerrik asko gonbidapenagatik eta Aupa Baskonia!