Arabako diputatu nagusia Indesa enpresak Oionen dauzkan instalazioetan izan da

Apirilaren 16an, Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusia eta Marian Olabarrieta Ibarrondo Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua Indesa lantegi industrialaren instalazioetan izan ziren, zeinak KIMU eraikinean baitaude, Arabako Errioxako Oion herrian.

Bisita hori egin zuten eraikin horretan bertan dagoen lanerako zentroa handitzeko obren inauguraziora joan zirela baliatuz, zeinetarako 227.000 euroko inbertsioa egin baitu Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak.

KIMUn aspalditik elkarren ondoan eta harremanetan daude lanerako zentroa, zeinetara 30 ezindu joaten baitira, eta Indesa 2010 SL enpresaren lantegia, zeinak 15 langile ezindu profesional baititu bere enplegu zentro berezian.