INDESAko 22 lagunek Enpresen Lasterketan parte hartu zuten, Gasteizen hainbat erakundetako langileak kirolaren, talde-lanaren eta giro onaren inguruan bildu zituen jardunaldi batean.
INDESAko hainbat zentro eta arlotako pertsonek hartu zuten parte lasterketan, eta berriro ere erakutsi zuten horrelako topaketak aukera ona direla elkarrekin egoteko, talde-loturak sendotzeko eta lan-ingurunetik kanpo ere esperientziak partekatzeko.
Gainera, jardunaldia albiste berezi batekin amaitu zen: bigarren urtez jarraian, INDESAk parte-hartze handiena izan duen enpresa inklusiboaren saria jaso zuen.
Aitorpen honek ilusio berezia egiten digu, eta parte hartzera animatu diren pertsona guztien inplikazioa islatzen du.
INDESAtik eskerrak eman nahi dizkiegu lasterketan parte hartu zuten 22 pertsonei, baita animatzera eta jardunaldian zehar gure taldeei laguntzera gerturatu ziren guztiei ere.
Zorionak, talde!
