Indesak Poetas en Mayo Nazioarteko Jaialdian parte hartu du

Poesia sortzeko prestakuntza

Indesako hainbat arlotako pertsonek poesia-prestakuntza batean parte hartu dute, Poetas en Mayo jaialdiaren barruan.

Saioetan sormena, idazketa eta poemen errezitaldia landu zituzten, modu praktiko eta parte-hartzailean.

Lehenengo saioa Nuria Chicotek gidatu zuen, eta bigarrena Elisa Ruedak, jaialdiko zuzendariak.

Hasiera ekitaldian parte-hartzea

Indesak jaialdiaren inaugurazioan ere parte hartu zuen, Gasteizko Ibiltaria eskulturaren ondoan.

Indesako bi pertsonak jaialdiaren kamiseta ofiziala jarri zioten eskulturari, eta prestakuntzan sortutako poemak errezitatu zituzten.

Errezitaldiak hiriko hainbat gunetan

Parte-hartzaileek jaialdian antolatutako hainbat errezitalditan ere parte hartu dute, honako leku hauetan:

• Los Caños, hiriko Alde Zaharrean
• Gasteizko Udala
• Uraren Sekretuen Lorategia

Guztietan, norberak sortutako poemak partekatu zituzten jaialdiko beste parte-hartzaile batzuekin batera.

Amaiera ekitaldia Udal Musika Bandarekin batera

Indesaren parte-hartzea jaialdiaren amaiera ekitaldian bukatu zen, Udal Musika Bandarekin batera.

Errezitaldia Uraren Sekretuen Lorategian egin zen, eta poesia, musika eta herritarren parte-hartzea elkartu zituen giro oso berezi batean.

Partekatzeko esperientzia bat

Indesatik eskerrak eman nahi dizkiogu Poetas en Mayo jaialdiari esperientzia kultural honetan parte hartzeko aukera emateagatik.

Ekimen honek langileen sormena, adierazpena eta parte-hartzea sustatzeaz gain, Indesak Arabako gizartean egunero egiten duen lana eta sortzen duen balio soziala ikusarazten ere lagundu du.