IZENA: Nagore Romero López
LAN-EREMUA: Zadorrako sukaldea
LANPOSTUA: Langile espezialista
ANTZINATASUNA INDESAN: 6 urte
Nola hasi zen zure harremana Indesarekin?
Gamarra ostalaritza eskolan sukaldari laguntzaileko prestakuntza egin nuen. Laneko zereginak ikasten 3 urte eman nituen.
Praktikak Lakuan egin nituen; 2019ko udan Albertoren deia jaso nuen lan egiteko interesa ote nuen galdetzeko, eta irailean Dianaren tertzioarekin hasi nintzen.
2023an, uztailaren 3an, lankide baten promozioarekin hasi nintzen.
Nolakoa da zure eguneroko lana?
Nire egunerokoa honela izaten da: sukaldera iristen naizenean, lehenengo egiten duguna arratsaldekoek prestatuta utzi diguten orga montatzen dugu, solairu bakoitzeko gosaria prestatzeko. Arduradunak koordinatzen gaitu, bakoitzari non tokatzen zaion jakiteko: batzuei fregaderan aritzea tokatzen zaie, beste batzuei kafeak prestatzea… eta orain, adibidez, pureak egiten ikasten ari gara.
Niri gehien gustatzen zaidana sukaldean egotea da; gustatzen zait jantokiak montatu aurretik nola prestatzen duten janaria ikustea.
Zer da zure lanetik gehien baloratzen duzuna?
Gehien baloratzen dudana lana aurkitu izana da.
Lankideekin ondo moldatzen naiz eta oso gustura nago.
Sartu zinenetik erronka garrantzitsuren bat gainditu al duzu?
Pazientzia.
Lehen ez nuen batere pazientziarik; orain hamar arte zenbatzen dut edo arnasa hartzen dut, eta horrela eztabaida gutxiago izaten ditut. Horrek laguntzen dit hobeto egoten, eta etxera ere hobeto joaten naiz.
Izaera kontrolatzen ikastea izan da errronkarik garrantzutsuena.
Garrantzitsuena da zerbait hobetu behar duzula konturatzea eta hobetzen saiatzea.
Zer aholku emango zenioke enpresan hasi berri den norbaiti?
Pazientzia izatea.
Baina hemen, ziurrenik, deituko dizute lan egiteko.
Lan segurua da, eta horrek lasaitasuna ematen du; izan ere, desgaitasuna dugunontzat aukera gehiago irekitzen dira.
Zer egiten duzu lanetik kanpo?
Lehen gimnasiora joaten nintzen, baina utzi egin dut. Boxeoa gustatzen zait, musika entzutea eta nire mutil-lagunarekin paseatzera joatea.
Hegazkinez bidaiatzea ere asko gustatzen zait, baina nondik ateratzen naizenaren arabera; Gasteizko aireportua oso lasaia da, eta hemendik hegan egitea gustatzen zait. Beti hartzen dut hegazkina Granadara amona bisitatzera noanean.
Ijitoen ezkontzetara gonbidatua izatea ere asko gustatzen zait, oso desberdinak direlako. Askoz gehiago irauten dute, prestaketa gehiago daude; adibidez, lau egun direnez, lau soineko behar dituzu.
Gainera, familia guztia elkartzen da; ezkontza batean 800 pertsona inguru egon daitezke, eta oso dibertigarriak dira.
Zure ustez, zer ulertu beharko luke gizarteak hobeto desgaitasuna duten pertsonei buruz?
Pertsonak garela.
Desgaitasuna izan arren, munduko beste edozein pertsona bezalakoak gara, eta gauzak egin ditzakegu dugun desgaitasuna edozein dela ere.
Zein da gehien gustatzen zaizun musika?
Nire abestirik gustukoena El Maca, Mis raíces da.