Indesak Jundizen duen ikuztegiaren 5. urteurrenaren inaugurazioa

2013ko Martxoaren 5ean inauguratu ziren Indesa 2010 SL sozietateak Gasteizen, Jundizko industria poligonoan, Lermandabide 1 kalean dauzkan ikuztegi instalazio berriak.

Lehengo Alibarrako instalazioetan hogei bat urtez lan garrantzitsua egin ostean ––Gasteizen orduan ere, beraz––, apustua egin zen ikuztegia azpiegitura hobe batekin eta leku handiagoarekin hornitzeko. Era berean, instalazio berriak XXI. mendeko makineria batekin hornitu ziren, Indesa 2010 bezalako enpresa bati dagokion gisan, eta, hala, profesional talde zabal eta motibatu batekin, gehienak desgaitasunen batekiko pertsonak direlarik, kalitate handia erakutsi du bere emaitzetan.

Jundizko ikuztegian, 50.000 kilo arropa prozesatzen dira astean, eta ehun lagun baino gehiago ari dira han lanean, Indesak gaur egun dauzkan ia zortziehun pertsonetatik.

Zori oneko gaude, beraz. Indesa 2010, bestalde, irmo ari da aitzinatzen entitate eta Enplegu Zentro Berezi gisa egiten ari den bidean, eta bere lehen helburua beti izan da eta izango da desgaitasunen bat duten pertsonei lanerako aukera ematea bere 6 arloetako batean: Ikuztegia, Lorezaintza, Garbiketa, Sukaldea, Industria eta Zerbitzuak.