Joan den maiatzaren 10ean, Gizarte Zerbitzuetako foru diputatu Marian Olabarrieta Ibarrondok aintzatespen-plaka bat eman zion Dionisio Puras Reizabal Dioniri. Dionik hogeita hamar urte baino gehiago egin ditu LORTUren tailerrean, INDESAren Industria Arloaren barruan.
Denbora horretan, Dioni lantegi-buru izan da, profesionaltasun eta dedikazio handiz, eta bere ardurapean egon diren desgaitasuna duten ehunka pertsonaren laneratzea bultzatu du. GOFEko funtzionarioak aztarna ezabaezina utzi du, eta, beraz, INDESAtik igarotzea atseginez gogoratuko da beti.
Ekitaldia Arabako Foru Aldundiaren Jauregiko Areto Noble batean egin zen, eta Zuzendaritzaren eta haren kideen ordezkaritza bat eta omenduaren familia bertaratu ziren.
Hemendik aurrera erretiro zoriontsua opa dizugu.