
Carlos González
Industria arloaAisialdian, Carlos bizikletan ibiltzen da bere herrian eta ahizparen txakurrarekin paseatzen du. Asteburuetan, ahizparekin zinemara joaten da. Lortunen, materialak bildu, sailkatu eta prentsatzen ditu. Materialen balak prestatzea eta lan berriak ikastea gustatzen zaio.

Ana Arizti
IkuztegiaAnari lankideei laguntzea eta haiekin denbora partekatzea gustatzen zaio. HOSBOLen eta APDEMArekin ere boluntario-lana egiten du. Ikuztegian, egoitzetako arropa tolesten du eta lisatzeko tunelean kamisoiak esekitzen ditu.

Javi Solchaga
LorezaintzaJaviri irakurtzea, paseatzea, dantzatzea, margotzea eta bideo-jokoetan aritzea gustatzen zaio. Musikaz, zinemaz eta Erdi Aroko azokez ere gozatzen du; azken horietara garaiko arropaz jantzita joaten da. Lorezaintzan, berdeguneak zaintzen ditu; motozerra erabiltzea, sastrakak kentzea eta belarra moztea gustatzen zaio.

Marta Verastegui
ZerbitzuakMartika deitzea nahiago du. Moda gustatzen zaio; dantzatzea, filmak ikustea, kontzertuetara joatea eta musika entzutea ere bai. Etxeko txikiei barre eginaraztea ere asko gustatzen zaio. Zerbitzuen arloan, Gasteizko aireportuko kafetegiko bezeroei harrera egiten die, eta jendearekin hitz egitea gustatzen zaio.

Marcos Arregui
SukaldeaMarcos gustura aritzen da sukaldean; sukaldatzea eta gauza berriak ikastea gustatzen zaizkio. Futbola, kirola, kontzertuak eta musika ere gogoko ditu, batez ere rapa. Lagunekin, familiarekin eta txakurrarekin egotea gustatzen zaio. Sukaldeko lantaldean hainbat lanetan laguntzen du, eta eguneroko sukaldeko lanean aritzea ere gustatzen zaio.

Lilia Escalante
GarbiketaLiliari dantzatzea, igeri egitea eta musika entzutea gustatzen zaizkio, bereziki Alejandro Sanzen, Ricky Martinen eta Chayanneren musika. Alabekin eta familiarekin denbora pasatzea eta hondartzara joatea ere gustatzen zaio. San Prudentzio kaleko IFBSren bulegoetan lan egiten du, eta egunero espazioa garbi mantentzen laguntzen du.