ALDATU BEGIRADA

Begirada aldatzeko garaia da

Abenduak 3
Desgaitasuna duten pertsonen Nazioarteko Eguna

Ikusten dugun lehenengo gauza gutxitan da garrantzitsuena

Eta lehen begiradan ikusten dugunaz harago begiratuko bagenu?

Pertsona bakoitzak bere zaletasunak, interesak eta bere proiektuak ditu. INDESAn, kanpainako protagonistak ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, bakoitzak bere bizitzari buruz kontatzeko duen guztia jakin dezazun.

INDESAko sei langilek gustuko dituzten zenbait gauza partekatzen dituzte, eta lanean duten egunerokotasunera ere hurbiltzen gaituzte.

Begirada aldatzeko kanpaina

Ikusi «Aldatu begirada» kanpainaren bideoa eta ezagutu sei protagonistak.

Haien istorioak ezagutzeko esperientzia

Abenduaren 3an eta 4an, El Boulevard merkataritza-gunean izango gara, Plaza Nodalean, eskailera mekanikoen ondoan. Sei protagonistak ezagutzeko ibilbide parte-hartzailea prestatu dugu, haien bizitzako eta INDESAn egiten duten laneko hainbat alderdi ezagutu ditzazun.

El Boulevard · Plaza Nodal
Eskailera mekanikoen ondoan

Abenduaren 3an9:30–20:00

Abenduaren 4an11:00–14:00 eta 15:30–20:00

  1. Jaso zure txartelaBertara iristean, itxita dagoen txartel bat emango dizugu. Ibilbidea amaitu arte, ez ireki.
  2. Egin sei panelen ibilbideaBakoitza protagonista bati buruzkoa da: besteak beste, zer arlotan lan egiten duen eta zer gustatzen zaion azalduko dizugu.
  3. Ireki amaieranKartel batek adieraziko dizu noiz ireki. Barruko pieza zabaltzean, sei protagonisten izenak eta bakoitzaren lan-arloa biltzen dituen hexagonoa osatuko da.

Horrez gain, Zuzenakekin jarduera batean parte hartu ahal izango duzu. Beste sorpresaren bat ere izango da.

Sei pertsona. Sei istorio. Asko ezagutzeko.

Carlosek egurrezko marko bat dauka eskuetan Lortuko pabilioian

Carlos González

Industria arloa

Aisialdian, Carlos bizikletan ibiltzen da bere herrian eta ahizparen txakurrarekin paseatzen du. Asteburuetan, ahizparekin zinemara joaten da. Lortunen, materialak bildu, sailkatu eta prentsatzen ditu. Materialen balak prestatzea eta lan berriak ikastea gustatzen zaio.

Anak egurrezko marko bat dauka eskuetan ikuztegian

Ana Arizti

Ikuztegia

Anari lankideei laguntzea eta haiekin denbora partekatzea gustatzen zaio. HOSBOLen eta APDEMArekin ere boluntario-lana egiten du. Ikuztegian, egoitzetako arropa tolesten du eta lisatzeko tunelean kamisoiak esekitzen ditu.

Javik egurrezko marko bat dauka eskuetan berdegune batean

Javi Solchaga

Lorezaintza

Javiri irakurtzea, paseatzea, dantzatzea, margotzea eta bideo-jokoetan aritzea gustatzen zaio. Musikaz, zinemaz eta Erdi Aroko azokez ere gozatzen du; azken horietara garaiko arropaz jantzita joaten da. Lorezaintzan, berdeguneak zaintzen ditu; motozerra erabiltzea, sastrakak kentzea eta belarra moztea gustatzen zaio.

Martak egurrezko marko bat dauka eskuetan aireportuko kafetegian

Marta Verastegui

Zerbitzuak

Martika deitzea nahiago du. Moda gustatzen zaio; dantzatzea, filmak ikustea, kontzertuetara joatea eta musika entzutea ere bai. Etxeko txikiei barre eginaraztea ere asko gustatzen zaio. Zerbitzuen arloan, Gasteizko aireportuko kafetegiko bezeroei harrera egiten die, eta jendearekin hitz egitea gustatzen zaio.

Marcosek egurrezko marko bat dauka eskuetan sukaldean

Marcos Arregui

Sukaldea

Marcos gustura aritzen da sukaldean; sukaldatzea eta gauza berriak ikastea gustatzen zaizkio. Futbola, kirola, kontzertuak eta musika ere gogoko ditu, batez ere rapa. Lagunekin, familiarekin eta txakurrarekin egotea gustatzen zaio. Sukaldeko lantaldean hainbat lanetan laguntzen du, eta eguneroko sukaldeko lanean aritzea ere gustatzen zaio.

Liliak egurrezko marko bat dauka eskuetan bulegoetan

Lilia Escalante

Garbiketa

Liliari dantzatzea, igeri egitea eta musika entzutea gustatzen zaizkio, bereziki Alejandro Sanzen, Ricky Martinen eta Chayanneren musika. Alabekin eta familiarekin denbora pasatzea eta hondartzara joatea ere gustatzen zaio. San Prudentzio kaleko IFBSren bulegoetan lan egiten du, eta egunero espazioa garbi mantentzen laguntzen du.

Lan-aukerak Araban

INDESA Arabako Foru Aldundiaren enpresa publikoa da. Industria, Lorezaintza, Sukaldea, Ikuztegia, Garbiketa eta Zerbitzuak arloen bidez, desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen ditu.

1.000pertsona baino gehiago gara INDESAn. Bakoitzak bere historia du eta asko du emateko.

Zatoz begirada aldatzera

Zatoz gu ezagutzera eta ezagutu Carlosen, Anaren, Javiren, Martaren, Marcosen eta Liliaren istorioak.

Abenduaren 3an eta 4an · El Boulevard · Plaza Nodal