Pertsona bakoitzak bere berezitasunak ditu eta ez dauka parerik

Pertsonak egiten dugun guztiaren erdigunean daude. Indesa haiengatik eta haientzat existitzen da, eta horregatik 30 urtez baino gehiagoz heldu diogu desgaitasuna duten pertsonei enplegua emateko gizarte-erronkari, eta, horrela, pertsona horiek gizarteratzen lagundu dugu. Metodo propio bat dugu, profesionalek diseinatua eta esperientzian oinarrituta eta gizarte- eta enpresa-errealitate berriei erantzunez hobetua.
Imagen fondo
Análisis individualizado

BANAN BANAKO ANALISIA

Pertsona bat Indesara joaten denean lan bila, arreta guztiz pertsonalizatua ematen zaio. Gure Giza Baliabideen eta Orientazioaren arloan, desgaitasun mota eta maila kontuan hartuta, haien gaitasunak eta trebetasunak, gizarte egoera eta premiak ebaluatzen dira, diagnostiko pertsonalizatua egin ahal izateko.
Creación del puesto de trabajo

LANPOSTUA SORTZEA

Indesan desgaitasuna duten pertsonei egokitutako lanpostuak sortzen ditugu. Laneko orientazioko eta osasuneko talde teknikoak zehaztutako ebaluazioak kontuan hartuta, pertsona bakoitzari egokitzen zaizkio eginkizunak, ordutegiak, makinak edo eskura dauden lanabesak. Era berean, lanpostua egokitzeko behar diren irisgarritasun neurriak bermatzen ditugu, bai eta lanpostu bakoitzaren lan arriskuen ebaluazioa ere.
Imagen fondo
Proceso de acogida

HARRERA PROZESUA

Indesak langile berri bakoitzari harrera egiteko protokolo bat du, bakoitzaren beharrei egokitua. Haren bidez, ahalik eta informaziorik onena emango dela bermatzen da, langilea bere lanpostuan ahalik eta errazen has dadin lanean.
Orientación y seguimiento

ORIENTAZIOA ETA JARRAIPENA

Indesak badu orientazio zerbitzu bat, gizarte arretako profesional talde batek osatua, eta gure 1000 langileak etengabe eta zuzenean artatzen dituena. EHLABEko kideak gara, bai eta LANBIDEren eta EGIF+en laguntzaileak ere.
Imagen fondo
Seguimiento y evaluación

JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

Indesan, pertsona bakoitzari etengabeko jarraipena egiten zaio lanbide jarduerari laguntzeko unitateen bidez, bere jardunaren eta lanpostuko egokitzapenaren ebaluazioa egiteko, lan garapena eta hazkundea hobetzeko neurriak ezartze aldera.
Formación

PRESTAKUNTZA

Etengabeko prestakuntzako plan bat dugu Indesako langile guztientzat, lanpostu bakoitzaren eskakizun berrietara eta gure bezeroen beharretara egokitzeko.

 +30 URTEKO IBILBIDEA

Imagen fondo
Gainera, Indesan beste abantaila batzuk eskaintzen dizkiegu hemen lan egiten duten pertsona guztiei:
Becas
Ikasteko bekak
Transporte
Enpresa garraioa
Comedor
Enpresako jantokia, lantoki propioetan
Seguro
Bizitza asegurua
Servicios
Zerbitzu soziosanitarioak
lanpostu 2025ean
0
pertsona 24 urtean
+ 0
orientazio saio
0
prestakuntza ordu
0

Lan egin Indesan

Indesan beti ari gara talentu berriaren bila.
Bidali zure CVa edo ezagutu egun zer lan eskaintza dugun.