Lege oharra
Hasiera » Lege oharra
Arabako Foru Aldundia da “www.indesa.eus” edota “www.indesa.es” webguneko eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektualeko eskubideen titularra. Arabako Foru Aldundiak noiznahi eta abisatu gabe aldatu eta eguneratu ditzake webgunean jasotako informazioaren gaineko aldaketa, eguneraketak, konfigurazioa edo aurkezpena.
Webgunera sartzen denak edo bertako informazioa erabiltzen duenak berak dauka, eta ez beste inork, sartzearen zein erabilera horren gaineko erantzukizuna. Arabako Foru Aldundiak ez du erantzukizunik hartzen sarrera edo informazio erabilera horretatik erator litekeen inolako ondorio, kalte edo galerez, salbu eta bere eskumenak hertsiki egikaritzean men egin behar dien lege xedapenak aplikatzearen ondorio diren ekintza guztiak.
Arabako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik hartzen webgunean aipatutako hirugarrenen esteketarako konexioaren edo haietako edukiaren gainean.
Inork baimenik gabe erabiltzen badu webguneko informazioa, edo Arabako Foru Aldundiaren eta Indesa 2010 SL entitatearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen baditu, aipatutako Administrazioari legeriaren arabera dagozkion ekintzak abiaraziko dira eta, bidezkoa izanez gero, horren ondoriozko erantzukizunak eskatuko ditu.