Indesa: enpresa
gisa ez dugu parerik

Indesan sinpleki ez dugu parerik enpresa gisa: enplegua, aukerak eta aberastasuna sortzen ditugu gizarte berrikuntzako formulen bidez, eta, horrela, desgaitasuna duten pertsonei lanpostu bat eskuratzeko aukera ematen diegu, bizi proiektu bat gara dezaten.

Gizarte berrikuntza hutsa gara

Gure gizarteratze eredua adituen taldeek sortu dute, eta urteetan zehar hobetu eta biribildu da. Eredu horren bidez, gizarte osoa inplikatzen duen erronka bati aurre egitea lortzen dugu (desgaitasuna duten pertsonen inklusioa), antolaketa eredu berritzaile bat oinarri.
Gizarte inklusioko ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, Indesako kide bakoitzaren errealitatera egokituta. Hala, desgaitasuna duten pertsonek enplegu ordaindua izatea eta komunitatean herritar aktibo eta baliotsu gisa baloratzea lortzen dugu, beren lanarekin gizarteratzen laguntzeagatik. Eta printzipio argi batzuen arabera egiten dugu beti.
Imagen fondo
EKITATEA
INKLUSIOA
JASANGARRITASUNA

Pertsonak erdigunean

Pertsona bakoitzak bere berezitasunak ditu eta ez dauka parerik. Eta haietako bakoitza Indesa mugitzen duen eragilearen parte da. Pertsona horiek Indesa mugitzen dute, eta Indesa haiengandik mugitzen da.
Indesak pertsona bakoitzaren errealitatera egokitzen du lanpostu bakoitza
Gure talde osoarentzako orientazio pertsonalizatua
Euskarria haien bizi premientzat
Lan malgutasuna, gure jendeak lana eta bizitza uztartu ahal izan ditzan
Onura sozialak
Aukera lanbide karrera egiteko

 IA 1000 PERTSONA PAREGABE GARA

Imagen fondo

Hiru aldiz errentagarria

INDESAk frogatzen du bokazio soziala bateragarria dela eraginkortasunarekin eta errentagarritasunarekin. Gure proiektua hiru aldiz errentagarria dela esatea gustatzen zaigu: gure bezeroentzat, Arabako gizartearentzat eta, jakina, INDESArentzat berarentzat eta hemen lan egiten duten ia 1.000 pertsonentzat.
Enpresa publiko eta pribatuentzat lan egiten dugu, betiere gure bezeroentzat jasangarriak izateko eta, aldi berean, zentro lehiakorra izateko aukera ematen diguten kostuekin, INDESAn lan egiten duten pertsonentzako lan baldintza onenak zainduz.
Triple rentabilidad
Empresa alavesa

Indesa: enpresa bat, Arabakoa beste ezeren aurretik

Kontatu dugun guztia egiten duen eta azaldu dugun bezala egiten duen Arabako enpresa bakarra gara. Harro egoteko arrazoi bat da Indesarentzat eta Arabako lurralde osoarentzat. Arabako enpresa bat garelako, Arabakoa eta Arabarentzat.

Babestu egiten gaituzte

Diputación Foral de Álava