Abenduak 3

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna

1.000 langile, bakoitza bere bizi-proiektuarekin. Zu eta biok bezala.

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna aukera bat da pertsona bakoitza berezi egiten duen hori guztia ospatzeko: gure ibilbideak, gure talentuak eta norberak jarraitzen dituen ametsak.
Indesan badakigu balio hori funtsezkoa dela, eta egunero lan egiten dugu Arabako desgaitasuna duten 1.000 pertsona baino gehiagok beren bizi-proiektua garatu ahal izan dezaten: lan segurua, lagunduko dituen taldea eta hazteko eta baloratuta sentitzeko ingurunea eskainiz.

49,5 milioi euroko gizarte-balioa lurraldearentzat

Gure lana ez da bakarrik Indesan dauden pertsonak babestea; gizarte osoari ere balioa itzultzen diogu.
2024an, Indesaren jarduerak 49,5 milioi euroko gizarte-balioa sortu zuen Arabarentzat.

49,5 milioi euroko

gizarte-balioa lurraldearentzat

Hau guztia posible da, enplegu, zerbitzu eta aurrerapauso bakoitzak:

1

Pertsonen autonomia indartzen du.

2

Familiei denbora eta baliabideak eskaintzen dizkie.

3

Tokiko ekonomia eta bere enpresak bultzatzen ditu.

4

Lurraldeari diru-sarrerak ekartzen dizkio.

5

Arabako kohesio soziala hobetzen du.
Hau argi uzten du pertsonek beren bizi-proiektua garatzeko benetako aukerak dituztenean, lurralde osoak egiten duela aurrera.
Aaron sukaldari paregabea da. Baita youtuberra ere.
Alazne langile paregabea da. Baita artista ere.
Rosalina garbitzaile paregabea da. Eta, gainera, egunero joaten da gimnasiora.
Zuriñe langile paregabea da. Eta izugarri gustatzen zaio jostea.
Ekaitz lorezain paregabea da. Eta, gainera, atezain postuan jokatzen du.
Zuk ere proiektu honen parte izan nahi baduzu, lan-aukerei buruz gehiago jakin edo egiten duguna gertutik ezagutu…

Pozik hartuko zaitugu!

Gurekin lan egin nahi duzu?

Indesan etengabe gabiltza talentuaren bila.
Gainera, Indesan beste abantaila batzuk eskaintzen dizkiegu hemen lan egiten duten pertsona guztiei:
Ikasteko bekak
Enpresa garraioa
Enpresako jantokia, lantoki propioetan
Bizitza asegurua
Zerbitzu soziosanitarioak